Pangkor uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | uharte |
Luzera | 12 km |
Zabalera | 4 km |
Azalera | 18 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 4°13′12″N 100°33′18″E / 4.22°N 100.555°E |
Estatu burujabe | Malaysia |
Malaysiako estatu | Perak |
Ur-gorputza | Malakako itsasartea |
Pangkor uhartea[1] (malaysieraz: Pulau Pangkor) Perak estatuko kostaldeko irla bat da, Malakako penintsularen ipar-mendebaldean, Malaysian. Ferryz irits daiteke Lumutetik (Ipohrekin lotzen duen kostako herri txiki bat, edo Sitiawandik).[2] 8 kilometro koadroko azalera besterik ez du eta 25.000 biztanle inguru. Intentsitate txikiko turismo-leku gisa asko sustatzen du Malaysiako gobernuak, baina arrantzatik eratorritako produktuak dira oraindik ere industria nagusiak.
Historikoki, Pangkor herriko arrantzale, merkatari eta piratentzako babeslekua zen. XVII. mendean, holandarrek gotorleku bat eraiki zuten Peraken eztainu-merkataritza kontrolatzeko ahaleginean. 1874an, Britainia Handiko gobernuaren eta Perakeko tronurako hautagaiaren artean Pangkorreko ituna sinatu zuten, britiniarren Malaysiaren kontrolaren hasiera izan zena.